XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeko toki argitsuenean ere zaila da landare batek bere zikloa osatzea; ez baitu kanpoko argitasunik (ezta gutxiagorik ere!).

Beraz, landareen kokalekua ahal den argitsuena izatea garrantzitsua da.

Hona hemen gomendio batzuk:

- Toki ilunenetan Asplenium edo Aspidistra jarri.

- Landarea argi aldera okertu ohi da.

Zuzentzeko lorontzia jiratu egin behar da (pixkanaka hobe).

- Sekula ez jiratu lorea pipitetan duen landarea, loraldia zapuz baitaiteke.

- Leiho inguruetara hurbildu landareak, baina ez eguzkia zuzenean hartzeko moduan, erre egin baitaitezke.

- Negu partean kristalak maizago garbitu.

Argi-kopurua %10 bat igo daiteke.

- Kolore argiko hormek argia isladatzen eta zabaltzen laguntzen dute.

- Argi artifizial hutsa dagoen tokietan ere landareak bizi daitezke (Begonia, bromeliazeoak, Saint Paulia, Gloxinia, Peperornia, etab.).

Elikadura/ongarriketa

Lorategian, basoan edo beste inguru natural batean bizi den landarea, lurrean dituen elikagaien arabera haziko da.

Aldiz, etxe barruan ditugun landareek lurretik elikatzeko aukera oso mugatua dute eta ematen zaizkien elikagaiek segurtatuko dute beren etorkizuna.

Landareentzako elikagaiak bi eratara berritu ohi dira: urteoro edo bi urtetik behin lorapoteko lurra berritu, edo lurra mantendu eta ongarritu.

Lurra berritzeko, salgai dauden lur-nahaste bereziak erabiltzen ez baditugu, hona hemen landare gehienentzako egin dezakegun nahaste egokiena:

Oporraldiko ureztaketa

Uda partean

Proposatzen diren neurrien ahalik eta konbinazio osatuena erabili.

Hilero landareek ur asko behar dute eta udan gehiago.

1. Landareak multzo batean elkartu.

Horrela mikroklima hezeagoa lortzen da.

2. Ingurua hezetu, landare-multzoaren ondoan urez betetako ontziak jarriz.

3. Lorontzia harriak eta ura dituen ontzi handiagoan jarri.

4. Ura zuzenean eman lorontziari.

- Metxa bat lorontziko lurrean eta ontziko uretan sartu.

- Oihal batez lurrak berak hartuko du behar duen ura.

Negu partean

Lorontziak erabat ureztatu, gehiegizko urari alde egiten utziz.

Landareak leiho eta ateetatik urrundu.

Gelarik epelenean elkartu plastiko baten gainean.

Etxea berogailuz berotzen bada, uda parteko sistema erabili.

- Erdia, baratzako lurra

- Laurdena, itsasokoa ez den harea larria edo legarra

- Laurdena, simaur zaharra, humusa edo turba

- Ongarria: odol-hautsa, hezur-hautsa...

Landare-espeziearen arabera aldatu behar da nahastea.

Kaktusetan, adibidez, drenajea errazteko legar-kopurua handiagotu edo hartxintxarra gehituko dugu.